XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batasun-mina nabarmena da Jakin-en orrialdeetan zehar.

Nonnahi aurki daitezke batasunerako deiak.

Behar-beharrezkotzat jotzen da batasuna, eta ez batasuna batasunagatik interesatzen delako, euskera indartzeko bide bat delako baizik.

Batasun-egarri honen erakutsi dira goian jarri ditugun esaldiak.

Jakin-ek, gainera, zenbaki oso bat (zenbaki bikoitza) eskainiko dio batasunaren arazoari, 1968ko Arantzazuko bileraren aurretik.

Baina alor honetan, esaten direnen gainetik, ekintzak dira garrantzitsuak, hau da, batasunari begira aldizkarian hartzen diren erabakiak.

Lehen urratsak eman orduko, oso kezkaturik agertzen zaizkigu jakinlariak, euskara kontutan ikusten duten nahaspila dela eta: .

Ez dira, alabaina, lamentaziotan gelditzen.

Beren lehenengo bilera arazo honi eskaintzen diote ia osorik.

YAKIN batasun bide (ibid.) lemaren pean, alor honetan momentuan ahalgarri dena lortzera saiatzen dira.

Garbizaleak eta mordoilozaleak iritzi bat eta berera ekartzea ezinezkoa denez, ortografi gauzetatik (ibid.) abiatzen dira.

Zenbait erabaki hartzera ere iristen dira: adibidez, nola idatzi behar den ba baiezkoa eta nola ba baldintzazkoa; dot edo deten ordez, dut erabiliko dela beti, etab.

Eta erabaki hauek bete beharrekoak izango direla, esaten da hor, Jakin-en idatzi nahi dutenentzat: .

Ortografi mailako batasunaz gainera, kultur hiztegian lortu beharko litzatekeenaz ere arduratzen dira bilera horretan.

1957ko kontua da hau, orain duela hogeitalau urte gertatutakoa.

Datu honek ez du iruzkin beharrik.

1964ean, Baionan ospatzen den biltzarre ezagunean, pauso haundi bat ematen da batasunerako bidean.

Jakin tartean dago.

Eta hor hartzen diren erabakiak (zenbait letren idazkerari, deklinazioari, aditzari eta h famatuaren erabilerari ukitzen zaizkienak) bereak egiten ditu Jakin-ek eta horiek betetzera behartzen aurrerantzean aldizkariaren orrialdeetan idatzi nahiko dutenak.

Arantzazuko bilera baino hilabete batzu lehenago zenbait euskal idazle Ermuan biltzen direnean literatur hizkuntzaren batasuna aztertu nahian, han egongo da Jakin-en zuzendaria ere.

Ermuan eman ziren hitzaldiak eta irakurri ziren komunikazioak argitara emango ditu gero aldizkariak (ik. 31-32. zenbaki bikoitza).